XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina Napoleonek ez du horrelakorik egiten eta Fouché, Otrantoko dukea, berriro Poliziaren ministroa da, Napoleonen barkamenari konspirazioekin erantzuten diola.

Bigarren adibidea Ney mariskala dugu.

Bere karrera Napoleonekin egin zuen.

Gero, enperadorea galdurik zegoela ikustean, haren aurka egin zuen eta Luis XVIII zerbitzatu zuen.

Orain, Napoleon berriro posibilitate handiekin datorrela ikustean, Luis XVIII utzi eta berriro Napoleonen alde jartzen da.

Bitartean, hilabeteak aurrera joan ziren eta ustegabean hartutako Europa burua altxatzen eta bere defentsa antolatzen aritu zen.

Armada handiak Frantzian sartzeko prestaturik daude.

Bata, Wellington-ek gidatua, Ingalaterra eta Holandako soldaduez osatua, eta bestea Blucher-en prusiarrena.

Maila pribatuagoan, Napoleonek problemak ditu.

1814-ko martxoaren 29an, Josefinak, errusoek Parisetik hurbil zeudela ikusirik, ihes egitea erabaki zuen, baina gero, egoera zerbait baretu zenean, berriro Malmaison-era itzuli zen.

Hemen jai ederrak eratu zituen eta Borbonen gorteko pertsonaiek eta Napoleonen aurka burrukatu ziren aliatuen buruzagiek haietan parte hartzen zuten.

Maiatzaren 22an jai handi bat eman zuen.